ZARRABEITIA ARKITEKTOAK
Estudioaren jarduera arkitekturaren ikuspegi garaikide batetik bideratzen dugu, bai obra berriari zein eraberritzeari aplikatuz.
Obra berria
Edozein eskalatako proiekturi ikerlan bat bezala ekiten diogu, tokiko berezitasunen azterlan sakonarekin hasiz, eraikuntza teknologiaren bitartez formaren adierazpena bilatuz, bezeroarekin etengabeko ideia hartu-emana mantenduz, eta beti ere proposamenak honen baliabide ekonomikoetara egokituz.
Gehiago irakurri
Arkitektura proiektu ororen funtsezko helburua ingurune erosoak lortzea izan behar da, honek giro termiko eta akustiko baldintza optimoetan, barneko airearen kalitatean, argiztapen natural ugarian eta espazioen kalitatean eta aberastasunean datzalarik. Tokian tokiko ezaugarri mikroklimatikoak baliatzen dituzten estrategia pasiboen bitartez posible da erosotasun estandar altuenak lortzea energia kontsumo minimoarekin eta neurriko kostuan.
ZARRABEITIA ARKITEKTOAK estudioan energetikoki eraginkorrak eta ingurumenarekiko jasangarriak diren eraikinak proiektatzeko eta berauen obrak zuzentzeko beharrezko diren tresnak, ezagutzak eta eskarmentua ditugu, diseinu estrategia bioklimatikoak, ingurumen-inpaktu baxua duten materialak eta kasu bakoitzari hoberen egokitzen zaizkion energia berriztagarriak baliatuz.


Eraberritzea
Eraberritzeak eraikuntzako sektorean pisu handia duen une honetan, ezinbestekoa deritzogu mota honetako lanei energiaren ikuspuntutik ekitea. Itxituraren baldintza termikoen eta instalazio termikoen hobekuntza estrategia ezberdinen bideragarritasun azterlanak burutzen ditugu, beharrezko inbertsioaren eta ondoriozko energia aurreztearen arteko balantzeak lortuz, eta proiektua aplika lekizkiokeen laguntzak lortu ahal izateko egokituz.
Gehiago irakurri
Eraberritzean suertatzen zaigun erronka garrantzitsuenetakoa eraginkortasun energetikoaren hobekuntzaren eta ondarearen mantentzearen eta berreskurapenaren arteko oreka lortzea izan ohi da. Esparru zabal honetan fatxadak, baserriak, barne erreformak, igogailuak eta edozein eratako eraikinak berrizteko proiektuak gauzatzen ditugu hainbat parametro kontutan hartuz, eraikin berri batek gaur egun eskaintzen dituen ezaugarriak berdintzeko helburuarekin, bere izaera galdu gabe eta ondare balioak indarrean jarriz.







Gure proiektuak

NAIA ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
Arkitektoa

NAIA ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
Arkitektoa
- Phone:+1 (859) 254-6589
- Email:info@example.com

PEIO ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
Arkitektoa

PEIO ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
Arkitektoa
- Phone:+1 (859) 254-6589
- Email:info@example.com
Ezagutu gure talde bikaina
Lorem ipsum dolor sit amet, consec tetur adipiscing elit. Ut elit tellus, luctus nec ullamcorper mattis, pulvinar.