FAMILI BAKARREKO ETXEA FRUIZEN 2024

FAMILI BAKARREKO ETXEA ERRIGOITIN 2023

FAMILI BAKARREKO ETXEA. ZUMAIA 2022

FAMILI BAKARREKO ETXEA. MUXIKA 2021

2022ko EHAEO sarietan finalista.
Etxea landa-eremu baten ipar-magal baten gainean modu mailakatuan eta partzialki esekita kokatzen da, lekuan integratzea bilatuz. Ezartzeko era honek eta fatxadetan azalera beiratu handiak eta alertze-saretak erabiltzeak etxeari arintasuna eta iragazkortasuna ematen diote, bai eta barne-argitasun eta eguzki-irabazi handiak ere, energi-eskaria nabarmen murriztuz. Astigar japoniar bat duen patio batek ezaugarri horiek areagotzen ditu, etxeko eremu guztiak bisualki konektatuz.
BI FAMILIAKO ETXEA OÑATIN 2021

FAMILI BAKARREKO ETXEA. SAN BARTOLOME, BUSTURIA 2018

Enkarguarekiko lehen hurbilketa batean arlo arrokatsuaren gainean apenas lur mugimendurik gabe pausatzen zen bolumetria baju eta zatikatu bat planteatzen zen, inguru pribilegiatuan nabarmendu gabe honekin erlazio ezberdinduak bilatzen zituena. Bezeroaren nahi jarraituz, proiektua paisaian presentzia handiago duen “neovasco” estiloko erreferentziak dituen fatxada nagusidun bolumenaren eta zurezko itxitura eta estalki laua duten bolumenen arteko makla baterantza bideratzen da.
ATIKOAREN ERABERRITZEA. BILBO 2017

53 m²-tako atikoa eraikinaren iskinan eta malda handiko estalkipean kokatzen da. Eguneko guneak kalera ematen duen perimetroan garatzea planteatzen da argiztapen naturala biderkatuz eta izaera bereziko espazio irekia osatuz. Haritz zurez estalitako armairu erabilerako banaketa baten atzean barneko patiora irekitzen diren logela eta komun bi kokatzen dira.
FAMILI BAKARREKO ETXEA LEKEITION 2016

FAMILI BAKARREKO ETXEA. MUXIKA 2009

Baserriz inguratutako kokalekuan egonik, fatxada zuratudun baserri tipologian oinarritutako itxitura zeharargiak proposatzen dira, zur laminatuz eta polikarbonato zelularrez osatutako armazoiak eguneko gune guztiak eta lehen oineko gela nagusia argiztatzen dituelarik.
FATXADAREN ERABERRITZEA LEKEITION
