Guri buruz
Arkitekturaren ikuspegi garaikide bat, bai obra berriari zein zaharberritzeari aplikatua, unean-uneko eraikuntza teknologien isla izan dadin, berrikuntzarako arreta bereziaz eta diseinuaren erdigunean erabiltzailearen ongizatea kokatuz.
Eraikinen portaera energetikoaren ezagutza sakona, baliabideen erabilera eraginkorra ahalbidetuko duena, diseinu bioklimatikoko estrategietan oinarrituta eta estandar energetiko altuenak helburu izanik, erabiltzailearen erosotasuna kontsumo energetiko murritzenarekin lortzeko.
Ondare arkitektoniko eta naturalaren babesa; eraberritzean, jatorrizko arkitektura errespetatzen duten baina soluzio garaikideak proposatzeko ausardia duten esku-hartzeen bitartez, eta obra berrian, ingurunearekiko integrazioa eraikina lekuan ezartzeko estrategia nagusitzat hartuz.
PEIO ZARRABEITIA LOPEZ DE MUNAIN
Arkitektoa, Eraikuntzako espezialitatearekin, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikotik (EHU-UPV), 2008ko apirilean. Ohorezko matrikula eta 2007-2008 Karrera Bukaerako Sari Berezia.
2006tik 2010era bitartean Milan, Dublin eta Bizkaian kokatutako arkitektura eta eraikuntza empresekin elkarlanean dihardu, besteak beste sendibakarreko etxebizitzak, etxebizitza kolektiboak, merkataritza lokalak, fatxada eta baserrien eraberritzeak proiektatuz, eraikinen analisi energetikoak burutuz, ekimamenduen leihaketa publikoetan parte hartuz eta abar.
2011n Eraikuntzan Ingenieritza Termikoko Berezko Master (EHU-UPV) titulua eskuratzen du, eraikuntzari eta bere egokitzapen termikoei aplikatutako efizientzia energetikoan espezializatuz.
2009tik aurrera bereziki oin berriko etxebizitza proiektuetan eta era guztietako eraberritzeak proiektatu eta gauzatuz (baserriak, fatxadak, igogailuak, barne erreformak, …), 2011 urtean Sozietate Zibil Profesional gisa ezarriz, eta 2019 urtean Kooperatiba Elkarte bihurtuz. Era berean, beste arkitekto zein arlo ezberdinetako profesionalekin elkarlanean dihardute eskala erdiko enkarguei aurre egiteko, osotasunezko zerbitzu pertsonalizatua eskainiz.