Proiektuak

2022ko EHAEO sarietan finalista. Etxea landa-eremu baten ipar-magal baten gainean modu mailakatuan eta partzialki esekita kokatzen da, lekuan integratzea bilatuz. Ezartzeko era honek eta fatxadetan azalera beiratu handiak eta alertze-saretak erabiltzeak etxeari arintasuna eta iragazkortasuna ematen diote, bai eta barne-argitasun eta eguzki-irabazi handiak ere, energi-eskaria nabarmen murriztuz. Astigar japoniar bat duen patio batek ezaugarri horiek areagotzen ditu, etxeko eremu guztiak bisualki konektatuz.

Enkarguarekiko lehen hurbilketa batean arlo arrokatsuaren gainean apenas lur mugimendurik gabe pausatzen zen bolumetria baju eta zatikatu bat planteatzen zen, inguru pribilegiatuan nabarmendu gabe honekin erlazio ezberdinduak bilatzen zituena. Bezeroaren nahi jarraituz, proiektua paisaian presentzia handiago duen "neovasco" estiloko erreferentziak dituen fatxada nagusidun bolumenaren eta zurezko itxitura eta estalki laua duten bolumenen arteko makla baterantza bideratzen da.

53 m²-tako atikoa eraikinaren iskinan eta malda handiko estalkipean kokatzen da. Eguneko guneak kalera ematen duen perimetroan garatzea planteatzen da argiztapen naturala biderkatuz eta izaera bereziko espazio irekia osatuz. Haritz zurez estalitako armairu erabilerako banaketa baten atzean barneko patiora irekitzen diren logela eta komun bi kokatzen dira.

Baserriz inguratutako kokalekuan egonik, fatxada zuratudun baserri tipologian oinarritutako itxitura zeharargiak proposatzen dira, zur laminatuz eta polikarbonato zelularrez osatutako armazoiak eguneko gune guztiak eta lehen oineko gela nagusia argiztatzen dituelarik.

Etxeko arotzeriazko elementu gehigarri bat balitz bezala bere hegal handiaren azpian txertatzen den erasnkinak portxe itxiarenaz gain funtzio gehigarriak eskaintzen ditu, hala nola, eguneko gunearen hedapena, behe oina baino gorako kokatzen den igerilekuarekin integratuz zurezko tarimaren bitartez eta berokuntzarako ekarpena negutegi efektuaren bidez.

60 m²ko etxearen barne eraberritze honetan lehentasunak argitasuna eta espazio murriztuaren aprobetxamendua optimizatzean izan ziren. Fatxadako aldeko banaketa sabaia baino bajuagoa eginez espazioari jarraitasuna eman zitzaion, eta zaharberritu ziren zurezko egitura elementuez eta zoruaz aparte gainontzeko plano guztiak zuriz bukatu ziren.

Fatxadetan jarritako otahesiak, hurritz-makilez eta altzairuzko pletinaz osatuta, baserrietako eraikuntza-elementu tradizionala gaur eguneko materialekin uztartzen du. Gainontzeko akaberetan material eta kolore neutroak erabili dira, fatxadetatik proiektatutako itzalentzako mihise bihurtuz.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad
Skip to content